Almudena Otaolak ekimena eraman du senatura, Espainiako Gobernuak gida-baimen aztertzaileen artean dauden plaza hutsak bete ditzan. Okondoarrak gogoratu du uztailean gai horri buruz galdetu zuela goi ganberan eta geroztik ez dela ezer egin.
Hori dela medio, EAJk talde politiko guztiekin, Vox salbu, akordioa lortu du, Gobernuari arazo hori kontratazioen bidez konpontzea eskatzeko. Otaolak gogoratu du EAEn zein Nafarroan ikasleen itxaron zerrendak sortu direla eta lurralderik kaltetuena Bizkaia dela. Zentzu horretan, jeltzalearen testuak zehazten du behar gehien duten probintziek izan beharko dutela lehentasuna.
Otaolak azpimarratu du egungo lan merkatuan gida-baimena ezinbesteko tresna dela eta gazteen etorkizunean ondorioak izan ditzakeela dokumentu hori ez izateak.