Bi taberna zabalduko dituzte udan Okondon

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko eka. 4a, 07:00
Okondoko futbol zelaia. / Aiaraldea.eus

Igerilekuetako eta futbol zelaiko tabernak kudeatzeko lizitazioak zabldu ditu Okondoko udalak.

Okondoko bi tabernen lizitazioa ireki du udalak uda sasoirako. Igerilekuetako taberna eta futbol zelaian kokatutakoa dira udalak taberna ustiapenerako lagapenean utziko dituen bi establezimenduak.

Igerilekuetako taberna bertako erabiltzaileentzako bideratua egongo da bakarrik. Kontratistak 600 euro ordaindu beharko dizkio gutxienez udalari, eta igerilekuko ordutegia errespetatu beharko du, hots, 11:30etatik 22:00etara. Igerilekuen egutegiaren baitako iraupena izango du kontratuak, eta bigarren urte batez luzatzeko aukera egongo da.

Futbol zelaiko taberna publiko orokorrari zabalik egongo da. Kasu honetan lokalaren kudeaketa bere gain  hartzen duenak 1.200 euro ordaindu beharko dizkio udalari gutxienez. Irekiera ordua 11:00ak baino lehenago izan beharko da egunero eta itxiera orduak ezingo du legeak ezarritako ordutegia gainditu Tabernaren ustiapena irailaren 30era arte luzatuko da eta bigarren urte batez luzatu ahalko da kontratua ere. 

COVID-19aren aurkako neurriak

Bi tabernek COVID-19ari aurre egiteko segurtasun neurri eta protokoloak bete beharko dituzte,  eta instalazioen garbiketaz arduratu beharko dira ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide