Okondoko igerilekuetan dagoen tabernaren terraza lekuz aldatu dute, emakumeek eskatuta

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 10a, 07:10

Okondoko igerilekuen irudia.

Emakumeen eskaera jasota, igerilekuetako tabernako terrazaren kokapena aldatu du udalak, bainatzeko derrigorrezkoa baitzen aurretik pasatzea eta hori bortitza zen emakumezko askorentzat.

Okondoko udal igerilekuetan aldaketa nabaria egongo da udako sasoian. Izan ere, emakumezkoen iritzia jasota, udalak erabaki du han dagoen tabernaren terrazaren kokapena aldatzea. Etorkizunean ez da egongo aurrean, baizik eta tabernaren atzean.

Berez, emakume asko deseroso sentitzen ziren, derrigorrezkoa baitzen terrazaren aurretik igarotzea bainua hartzeko. Miren Urresti berdintasun teknikariak aipatu du bilera batean atera zela gaia eta ezustean harrapatu zuela entzuteak hainbeste emakume ados egotea puntu horretan: "Emakumezko batzuk uko egin zioten igerilekuetara joateari, terrazaren aurretik ez igarotzearren, bortitza baitzen eta erabiltzaile batzuek ez zizkietelako begiak gainetik kentzen".

Gauzak horrela, udalak tokia aztertu eta tabernaren atzeko partean kokatu du terraza. Berdintasun zinegotziak Naiara Otaolak eta Miren Urrestik adostu zuten toki berria. "Mendia ikusten da eta pasaia oso polita da. Eta garrantzitsuena, emakumeak joan ahalko dira igerilekuetara bainatzera norbait begira dutela sentitu gabe", adierazi du teknikariak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide