Uda bukatzear dago, eta honekin batera, urtero bezala, Okondoko Udalak hainbat ikastaro desberdin prestatu ditu. Zazpi izango dira guztira: pilates, yoga, hipopresibo 1 eta 2, helduentzako gimnasia, helduentzako on-line dantzak, eta Art Attack.
Leku berean gauzatuko dira ekintza guztiak, kultur etxean, alegia. Urrian hasiko dira, eta ekainean bukatu, eta astean zehar izango dira. Prezioak ezberdinak dira ikastaro bakoitzean, eta erroldatuek abantaila izango dute; baina helduentzako gimnasia eta on-line dantzak dohainik izango dira. Bestalde, beherapenak egongo dira ere familia liburua edo ikasle txartela aurkezten bada.
Izena emateko bideak
Okondoko web orrian eskuragarri dagoen inskripzio orria bete behar da (behean erantsi dugu esteka), eta herriko udaletxean edo liburutegian entregatu irailaren 1etik 14ra. Pertsona bakoitzak fitxa bana bete beharko du, ikastaroko, eta ez da epez kanpoko inskripziorik onartuko. Zozketa egingo da izena emandakoen kopuruak leku-kopurua gainditzen badu. Gutxienez 8 pertsonako taldeak osatu beharko dira jarduera aurrera eramateko.