Urte osoan zehar bi berrikuntza egin dira Okondoko Garaikoetxea Parkean. Alde batetik, parke osoa babesteko estaldura eraiki da. Modu horretan, estrukturak bertako urak jasoko ditu. 67.000 euroko aurrekontua izan du proiektuak. Beste aldetik, jolas berriak eta kautxuzko zoladura eraiki dira, 45.000 euroko aurrekontuarekin.
Lanak bukatu, eta iragan ostiralean ireki zen parkea berriro ere. Asko izan ziren parke berria ezagutzera hurbildu ziren haur eta gurasoak, baina inaugurazio ofiziala gaur burutuko da, 17:00etan, COVID-19aren neurri guztiak betez.
Gainera, marrazkien erakusteka egongo da ikusgai. Gaur bertan itxiko da parte-hartzeko epea, 1-16 urte bitarteko umeentzat. Behin parkea inauguratuta, zozketa bat egingo da parte-hartzaile eta haur guztien artean.