Gaur eguerdian sukalde batek su hartu du Okondon. Larrialdi zerbitzuek gizonezko bat artatu behar izan dute kea arnasteagatik, baina ez da zauritu larririk egon. Arabako Foru Suhiltzaileek azaldu dutenaren arabera, txapa bat gasolinarekin pizten saiatzeagatik gertatu da ezbeharra.
Aiaraldean, sukalde batek su hartu du,txapa gasolinarekin pizten saiatuta.KONTUZ! Ez piztu inoiz ere ez, inolako surik gasolinarekin.
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) September 18, 2021
Incendio de cocina en la zona de Ayala, tras intentar encender la chapa con gasolina.ATENCIÓN! Nunca encendáis ningún tipo de fuego con gasolina. pic.twitter.com/JLaiGOJnqX