Istripua gertatu da Okondon gaur 21:00ak aldera, BI-3641 errepidean, hain zuzen. Ertzaintzak azaldu duenez, bi autok eta motor batek kalteak izan dituzte eta pertsona bat Gurutzetako ospitalera eraman dute artatzera. Errepidea ordubetez egon da itxita, Suhiltzaileek ere esku behar izan baitute, baina jadanik erabili daiteke.