Auto istripua jazo da gaur goizean Okondon, A-3641 errepidean. Bi autok elkarren aurka jo dute, 10:40ak pasata. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta gidarietako bat ospitalera eraman behar izan dute.
Trafiko zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, autoak oraindik ez dituzte istripua gertatu den lekutik erretiratu, baina errepidea zabalik dago. Polizia ari da trafikoa bideratzen.
A-3641 Km 57. Dos turismos accidentados. Dos personas heridas.
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) October 7, 2021
Trafiko istripua A-3641 errepidean. Bi zauritu. pic.twitter.com/3I8q5EimuP