Uraska bat jarri du Okondoko Udalak Pageroko zonaldean, "bertan dagoen abere-zama hornitzeko". Hala azaldu du EH Bilduk ohar baten bidez. Bertan dagoen ur-hartunearen soberakina aprobetxatu dute horretarako, Uren Konfederazioari baimena eskatuta.
Baina tokiko erakundearen jarduna ez da obra txiki horretara mugatuko. Udalerriko ur-hartune eta araska guztiak identifikatu nahi dituzte, "araudira egokitzeko". Gallarragan gaitutako beste aska bat jarri dute adibide moduan, oraindik ez duelako Ur Konfederazioaren baimenik.
Lehen sektoreari laguntzeko "beste urrats bat" izango da, hori, Joseba Ruizen, Okondoko mendi eta abeltzaintza arloko arduradunaren, esanetan. “Denok dakigu lehen sektoreak gure herrian izan duen eta duen garrantzia, eta horregatik uste dugu tinko lagundu behar diogula erakunde guztetatik eta, bereziki, udaletik”.