Ekimen parte hartzailea proposatu du Okondoko Udalak berdintasunaren aldeko murala egiteko. "Emakume libreak" izena jarri diote proiektuari. Miren Urresti berdintasun teknikariak aurreratu duenez, indarkeria matxistaren aurkako egunaren baitan antolatuko dute jarduera. "Murala egitera goaz Kultur Etxean, eta herritarrek hitzak edo esaldiak bidaltzea nahi dugu bertan idazteko, emakumeen askatasunari buruzkoak", zehaztu du.
Ideiak bidaltzeko telefonoz deitu daiteke (685 587 889) edota Whatsappa bidali. Era berean, cayala.miren@ayto.araba.eus helbidean proposatu ahalko dira leloak. Egitasmoa Laia Eskolaren laguntzari esker egingo dute.