Erronka handia izan zen atzokoa, Allendek Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez. "Estreinaldi mundiala izateaz gain, gaztelerazko bakarrizketa izan zen. Baina harrera hobezina izan zuen, pasada bat izan zen. Ikusleek barre asko egiten zuten, eta hori izaten da zailena".
Aretoa erabat bete zela nabarmendu du umoregileak. "Jendea geratu zen toki gabe. Amaierako txalo zaparrada ere izugarria izan zen. Asko hunkitu nintzen".
Abenduaren 19an eskainiko du Okondoko bizilagunak hurrengo saioa, 20:00etan Bilboko Barrenkalen dagoen Kabaret tabernan.
Argazkiak: Naiara Otaola