Bi ekimen ditu Okondoko Udalak esku artean, langabezian dauden pertsonei begira.
Alde batetik, bi persona kontratatuko ditu, 12 hilabetez jardun osoz aritzeko. 45 urtetik gorako herritarrak izango dira, langabezian eragin nabarmena duelako adin horretatik gorako bizilagunengan. Lorazaintza, bide-mantentze eta ingurumena hobetzeko lanak egingo dituzte bi persona horiek udalerrian.
Bestetik, beste hiru persona kontratatu ditu tokiko erakundeak, Aiarako Kuadrillaren Eskualdeko Enplegu Planaren bidez. Sartu Arabaren bidez egin dute hautaketa prozesua. Hiru herritar horiek sei hilabetez egongo dira lanean, jardun osoz, udalerriko azpiegituren mantenu eta zaintza lanetan.