Okondoko Udalak asanbladak antolatu ditu auzoz auzo bizilagunen beharrizanak ezagutzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko api. 12a, 18:28
Guztira zortzi asanblada egingo dituzte auzo eta kaleetako bizilagunen beharrak ezagutzeko. / Aiaraldea.eus

Apirilaren 6an abiatu zuen  Okondoko Udalak auzoetako beharrak jasotzeko asanblada bira. Zortzi bilkura egingo dituzte guztira, eta auzo bakoitzean egindako diagnostikoaren gainean jasoko dituzte ekarpenak.

Iragan apirilaren 6an Okondoko Udalak hasiera eman zion herritarren beharrizanak jasotzeko egingo duen auzoetako asanblada birari. Herritarrekin "komunikazio kanal zuzena" sortu nahi du tokiko erakundeak, bizilagunen kezkak jaso eta auzoetako egoera hobetzeko asmoz.

Asanbladak egin aurretik auzo bakoitzeko diagnostikoa osatu du Udalak, bihartik aurrera egingo diren bilkuretan diagnostiko horretatik ateratako informazioaren gainean lan egiteko asmoz. Galdetegia bidali zaie modu aleatorioan hautatutako bizilagunen lagin bati, eta euren erantzunak baliatu dira diagnostikoa osatzeko.

Asanbladak auzoz auzo

Ugalde, Landeta eta San Roman auzuneetako bizilagunak izan ziren prozesuan parte hartzen lehenak, apirilaren 6an egindako bilkuran. Bihar, apirilak 13, Aguirre-Ventilla, Laburu, Izega eta San Prudentzioko bizilagunen txanda izango da; 18:30ean jarri dute hitzordua San Romaneko eskolan.

Ordu eta toki berean, baina apirilaren 20an, Aretxaga, Ziario, Lembarri, Goriostiola eta Zudibiarte auzoetako beharren inguruan eztabaidatuko dute. Azkenik, apirilaren 27an, Irabien eta Olabarrieta auzoetan bizi diren bizilagunek Udalarekin elkartzeko aukera izango dute, Jubilatuen egoitzan egingo den asanbladan.

Erdigunean bizi diren auzokideek ere, maiatzetik aurrera izango dute euren beharrizan eta kezkak Udalari aurkezteko parada, kalez kale egingo diren asanbladetan. Bilera guztiak Kultur Etxean egingo dituzte, 18:30ean.

  • Maiatzak 4: Garaikoetxea etorbidea, Malkuartu bidea, Untzabetxi.
  • Maiatzak 11: Arenalde, J. Pablo Ulibarri.
  • Maiatzak 18: Villachica, Goikoetxea, Unzalde.
  • Maiatzak 25: Basoaldu bidea, Jandiola.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide