Baserri Azoka burutu dute gaur Okondon. Duela bi hilabete zen egitekoa, baina atzeratu egin zuten herriko baserri batean gertautako zorigaiztoko sutearen ostean.
Eguraldia lagun, ehunka lagun bertaratu dira goizean eskolaren parera, bertan atondu baitituzte tokiko ekoizleen postuak. Eguerdian batukada batek girotu du zonaldea, eta handik gutxira hasi da herri kirolen erakustaldia. Arratsaldera arte luzatu da jaia, Xaiborren emanaldiarekin.