Okondoko Udalak bandoaren bidez adierazi du astelehenetik aurrera ez direla egun bakarreko sarrerak edo abonuak salduko. Neurria hartu du tokiko erakundeak iritzita bero olatuaren ondorioz jende pilaketak gertatzen ari direla azpiegituran.
Ondorioz, eta COVID-19 birusaren zabalpena ekiditeko, Udalak erabaki du uztailaren 18tik aurrera igerilekuen erabilera mugatuta egongo dela udako abonua dutenentzat.
Salbuespena egongo da, ordea: abonua duen norbaitekin elkarbizitzen bada, aukera egongo da eguneko sarrera ordaintzeko eta azpiegiturak baliatzeko.