Okondoko Udalak neurriak hartu ditu bere iturburuen emaria nabarmen jaitsi delako azkenaldian. Erakundeak azken asteetako beroari egotzi dio horren ardura, ur kontsumoak gora egin baitu.
Eskasiari aurre egiteko, udalak eskatu die herritarrei arduratsuak izatea, eta kontsumoa ahalik eta gehien murriztea.
Halaber, astelehenetik debekatu du sareko ur edangarria baliatzea ureztatzeko, autoak garbitzeko edp modu arduragabean jokatzea bitarteko horri dagokionez.
Erabaki horrekin erakundeak ekidin nahi ditu muturreko neurriak, hau da, gauez ur mozketak egitea, edo egunez aldizka ura moztea.