Larunbat arratsaldean amaitu zen Ugarteko Futbito Torneoa, auzoko jaien egitarauaren barruan. Maiatzaren bukaeran hasi ziren partidak.
Dozenaka jokalarik hartu dute parte norgehiagokan, bost kategorietan banatuta (Alebina, Infantilak, Kadeteak, Jubenilak eta Seniorrak).
Harrera beroa izan du egitasmoak: dozenaka herritar bertaratu dira azken bi hilabeteetan zehar egin diren partidetara, eta larunbateko finalean txiki geratu ziren harmailak bertaratu zen jende guztiarentzat.
Ia 40 urteko historia du kirol probak. 1984. urtean egin zen lehenbiziko aldiz. Pandemiak, baina, proba bertan behera uztea eragin zuen ekimena, orain arte.
Argazkiak: Naroa Urkijo