Gaur goizean auto bat atera da A-3641 errepidetik, Okondoko udalerrian, Soduperako norabidean. Bere ibilbidean elektrizitate zutoin baten aurka jo du eta larrialdi zerbitzuek esku hartu behar izan dute.
Eskualdeko suhiltzaileek argitu dute gidaria ezin zela bere kabuz ibilgailutik atera, eta laguntza behar izan duela. Hala ere, euren ustez, ez zuen zauri larririk.
Dena den, Ertzaintzak argitu dio Aiaraldea Komunikabideari gidaria Galdakaoko ospitalera eraman duela anbulantzia batek.