Okondoko ondarea berreskuratzeko kirikino-hesi eta zaldikoa eraikiko dituzte auzolanean

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko urr. 14a, 08:36
Okondon potro eta kirikiƱausia berregin nahi dituzte. / Aiaraldea.eus

Zaldiko eta kirikino-hesi erreplika egitea proposatu dute Okondoko herrigunean. Urriaren 17an, astelehenean, egingo dute bilera parte hartzailea, prozesua azaltzeko.

Astelehenean 18:30ean elkartuko dira Kultura Etxean Okondoko ondarea berreskuratzeko ekimenaren inguruan hitz egiteko. Iñaki Garcia Uribe etnografoa izango da gidaria. Izan ere, zaldikoa eta kirikino-hesia berreskuratzea nahi dute. 

Hala adierazi du Naiara Otaola zinegotziak: "Obra berehala hasiko da. Bilera, jendeari nola egingo den azaltzeko da, eta parte hartzera animatzeko, politena jende askoren eta anitzen artean egitea baita". 

Otaolak aurreratu duenez, eraikiko dutena izango da Okondoko kirikino-hesi bakarra, "eta hori egiten lehenengo herria gara, hori esan digu Iñaki Garcia adituak". Izan ere, kirikino-hesi ugari daude udalerrian, baina ez herrigunean.  "Leku publiko batean kirikiñausia egiten den lehenbiziko herria izango da Okondon. Nagusiki, ezkutatuta eta mendian daude kirikiñausiak eta. Horregatik, auzolanean obra hau bultzatzen duen lehen herria izango gara estatuan", azpimarratu du EH Bilduko zinegotziak. Garaikoetxea parkearen alboan egongo da kokatua.

Bestalde, zaldikoa ere eraikiko dute udalerrian, haurreskolako parkearen alboan. Tresna hori abereak ferratzeko baliatzen zen lehen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide