Gastronomiak pisu nabarmena izan du egitarauan. Larunbatean paella txapelketa egin zuten eta igandean, berriz, tortilla eta marmitako norgehiagokak. Umeentzat, aldiz, larunbat arratsalde eta iluntzea izan ziren une berezienak, altxorraren bila jolasa eta mozorro lehiaketa egin baitzituzten.
Musikak ere izan du protagonismoa. 'Florentxu eta bere lagunak' taldea arduratu zen larunbat goizari soinu banda jartzeaz. Gauean, aldiz, DJ batek luzatu zuen parranda.
Argazkiak: Xabi Ugalde