WhatsApp bidezko hedapen-kanala sortu berri du Okondoko Udalak, tokiko erakundearen informazioa errazago zabaltzeko. Arkide udal aldizkarian adierazi bezala, "ez da administrazio-izapideak egiteko bide bat", auzotarrekiko komunikazioa errazteko tresna baizik.
Udal informazioa jaso nahi izanez gero, hurrengo zenbakia gorde behar dute okondoarrek sakelako agendan, kontaktu berri gisa: 678 17 66 82. Horren ostean, WhatsApp aplikazioan sartu, kontatu berri hori aukeratu eta "Alta" mezua bidali behar zaio.
Behin alta emanda, informazio gehiago ez jasotzeko, hots, zerbitzua bertan behera uzteko, nahikoa da "Baja" hitza duen mezu bat bidaltzearekin.