Indarkeria matxistaren aurkako jarduera ugari garatu dituzte Okondoko Eskolan

Txabi Alvarado Bañares 2022ko abe. 8a, 15:57

Azaroan zehar garatu zituzten jarduerak, eta bideo batean laburbildu dute eginiko lana. 

Indarkeria matxista izan dute hizpide Okondoko Eskolan azaroan zehar. Hainbat jarduera egin dituzte hezkuntza zentroan, Urtxintxa Eskolak dinamizaturik. 

Alde batetik, lanketa egin dute ikasleekin, "aniztasuna, bizikidetza eta harremanen hobetzea" sustatzeko. Ipuinak, jolasak eta gorputz adierazpena landu dituzte horretarako. 

Bestetik, jangelako hezitzaileekin eta irakasleekin ere aritu dira, "hezkidetzaren begirada" zabaltzeko. "Horrekin, hezkuntza komunitatean hezkidetza ahalik eta modu integralenean txertatzea izan da helburu", azaldu dute Urtxintxako kideek, "horretaz gain, irakasleekin ere hezkidetzari ikuspegi feministetatik heldu zaio, zeinetan arlo ezberdinen inguruko hausnarketa egin den eta praktika hezkidetzaileak irakaskuntza jardunean inplantatzearen aldeko apustua bultzatu den".

Gurasoekin lanketa

Bukatzeko, gurasoekin ere egin dituzte dinamikak. Rol eta estereotipoak izan dituzte hizpide, eta horiei lotutako komentario matxistak identifikatu dituzte. "Teoria eta praktika uztartuz, indarkeria matxistaren adierazle diren hitz, esaldi eta komentarioak lantzea izan da helburu, hauek bai hezkuntza komunitatean eta baita herrian lantzeko asmoz eta honi buruzko kontzientziazioan eragiteko".

Bideo batean bildu zuten eginiko lan guztia, eta iragan azaroaren 25ean sareratu zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide