Sebastian Deunaren omenezko jaia ospatuko dute asteburuan Okondoko Otaola auzoan. Bihar hasiko dituzte ospakizunak, mezarekin eta hamaiketako batekin.
Egitarau nagusia larunbatean bilduko dute, urtarrilak 20. 12:30ean meza egingo dute Otaola auzoko baselizan. Hamaiketakoarekin batera trikitixa doinuek alaituko dute auzoa harik eta, tradizioari jarraituz, zuhaitz bat moztu eta herrigunera jaitsiko duten unera arte. Herrigunerako bidean, hainbat geldialdi egingo dituzte zuhaitz eta guzti, eta antolatzaileek “poteo galanta” iragarri dute Okondoko tabernetatik.
Tradizio handiko ospakizuna da honakoa; moztutako zuhaitza Okondotik paseatu ostean, zati txikietan moztu eta "neguko sua elikatzeko" baliatuko dute egurra.