Jon Escuza del Campo izango da berriro EAJren alkategaia Okondon

Txabi Alvarado Bañares 2023ko urt. 30a, 21:40

Jon Escuza, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Proiektu berri ugari garatzeko asmoa plazaratu du egungo alkateak. 

Jon Escuza del Campo izango da EAJren alkategaia Okondon datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan. Alderdi jeltzalearen afiliazioak hartu du erabakia, prentsa oharrean adierazi dutenez. 

Egungo alkateak eskerrak eman dizkie beragan konfiantza berriz jarri dutenei. Escuzak aitortu du amaitzear dagoen legealdia ez dela erraza izan, “COVID-19aren pandemiaren ondorio sozioekonomikoengatik”, baina gaineratu du proiektu asko egin direla “okondoarren ongizatea hobetzeko”. 

Udala modernizatzeko eginiko lanak azpimarratu ditu gobernuburuak batez ere. “Horren adibide dira herriak sortzen duen informazio guztia partekatzeko jarritako informazio-pantailak edo Whatsappeko kanal berria, bai eta herritarren premiak lehen pertsonan ezagutzen laguntzen duten auzo-batzarrak ere”, goraipatu dute jeltzaleek. Beste hainbat ekimen ere zerrendatu dituzte: ingurumena errespetatzeko eginiko jarduerak, eskola zaharreko obrak, Garaikoetxeako jolas-parkea, San Bartolome plazako sarbideak egokitzeko eginiko esku hartzeak, Ugalde bidea konpontzeko lanak eta auzoak eta kaleen asfaltatzea, besteak beste. 

Etorkizunera begira ere jarri da Escuza, datozen hilbateetan Udalak garatuko dituen proiektuak aurreratuta. Kiroldegiko instalazioak hobetzea, eskolako ur eta beroketa sistema aldatzea, Kultur Etxeko estalkia ordezkatzea eta udal igerilekuak berritzea aurreikusi dute, besteak beste. Igerilekuetako tabernari dagokionez, zerbitzua handitzeko asmoa adierazi du alkateak, “sukalde hornitua eta menuak eskaini ahal izateko mahaiak” jarrita. “Horiek guztiak dira agintaldi honetan gauzatu diren proiektuetako batzuk, eta maiatzetik aurrera, okondoarren babes eta konfiantzarekin, garatzen jarraituko ditugunak”.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide