Urtarrilaren 31z geroztik desagertuta zegoen Okondon poney bat. Jabeek Aiaraldea Komunikabideari adierazi ziotenez, 'Broko' du izena, eta zuri-marroixka da. "Antobe baserritik desagertu zen asteartean, eta Broko du izena. Ikusten baduzu, mesedez, abisatu", adierazi dute. Harremanetan jartzeko telefonoa egin dute publiko: 617 645 980 (Kristina).
Gaur bertan adierazi dute jabeek animalia agertu dela.