Zuhaitz Eguna ospatuko dute bihar Okondon. Ibilbide berezi batekin abiatuko dute eguna: zuhaitzak eta tokiko espezieen garrantzia ezagutuko dituzte horrela. 11:30ean abiatuko da zeharkaldia Kultura Etxetik eta, antolatzaileek zehaztu dutenez, Txakurgunean amaituko da. Hain zuzen, bertan egingo dute haritzen landaketa eta hamaiketakoa, 12:30ean.
Biharkoa ez da izango, ordea, prestatutako ekintza bakarra. Martxoaren 11n txertaketak egiten ikasteko tailer praktikoa egin zuten Kultura Etxean, eta hamaika lagun batu ziren txertaketak nola egin ikasi asmoz.
