2 milioi euro baino gehiago gastatzea aurreikusi du Okondoko Udalak kirol azpiegitura berrietan

Aitor Aspuru Saez 2023ko api. 3a, 19:50

Kiroldegi berria eraiki ez ezik, udal igerilekuetan ere inbertsioa egin nahi dute.

Okondoko Udalak espero du udazkenean lanak hastea udal igerilekuetan eta aurrerago herriko kirol azpiegietura berriak eraikitzea.

Zehazki, kiroldegi berria egin nahi dute eta horretako bi diru iturri izango ditu tokiko erakundeak. Alde batetik, dirulaguntza bat Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Foru Planetik etorriko da, 575.000 euro guztira. Bigarrena, Aiaralderako Plan Estrategikoaren barruan dago (1.225.379 euro). Guztira, 1.800.379 euroko ekarpenak jasotzea espero dute.

Kiroldegi berriaren diseinua bi bloke berritan banatuta egongo da. Horietako batek gimnasioa izango du, rokodromoa, aldagelak (komunak eta erabilera anitzeko gelak barne) eta baita kirol-ekipamendua gordetzeko biltegi bat ere. Gune horiek guztiek isolamendua, argia, ura eta berogailua izango dituzte, eta igerilekuetatik gertuago egongo dira.

Beste blokea, pixka bat altuagoa, saskibaloi kantxatik eta futbito zelaitik hurbilago egongo da, eta padel pista hartuko du.

Baina, horrez gain, udal igerilekuetan esku hartuko dute. Horregatik, Udalak beste dirulaguntza publiko batzuk ere lortu ditu, 424.299 euro ingurukoak, eta horiei esker, 494.239 euroko guztizko kostuari aurre egin ahal izango dio.

Alde batetik, igerileku ertaina eraikiko dute, eta horrek haur txikienentzako zerbitzua hobetuko du. Izan ere, txikia ez da nahikoa 3 urtetik aurrera, eta handia sakonegia da kolektibo horrentzat.

Bestalde, tabernari dagokionez, eraikin berria atonduko da eta zerbitzua handituko da, sukalde hornitu bat eta menuak eskaintzeko mahaiak instalatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide