Okondoko San Bartolome plazan egindako ekitaldian aurkeztu zuen EAJk udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda. Jon Escuza zerrendaburuak 2019an abiatutako bidean aurrera egiteko konpromisoa berretsi zuen, eta alkatetza mantentzeko aposutua egin zuen.
"Hautagaitza gaztea eta eraginkorra" dela nabarmendu zuen Escuzak atzoko ekitaldian. Azken legealdian aritutako zenbait zinegotzik errepikatu egingo dute, baina badira ere izen berriak EAJko lantaldean.
Legealdiaren balorazioa
Legealdia "zaila" izan dela nabarmendu zuen Escuzak, "maila pertsonalean zein publikoan". 2020an, COVID-19aren pandemiak eragindako ziurgabetasun egoera gogoratu du egungo alkateak unerik gogorrenen artean. Alderdi positiboak, ordea, gehiago izan direla azaldu zuen Escuzak: "Gauza on asko egon dira, ospakizun bat antolatzea eta herritarren erantzun ona ikustea adibidez".
2019an alkatetza eskuratu aurretik, Okondo "gainbeheran" zihoan herria zela adierazi du alkate jeltzaleak, baina azpimarratu zuen lau urteko kudeaketaren ostean "tendentzia aldatzea" lortu dutela.
Zerrenda
Hauek dira Jon Escuza alkategaiarekin batera, EAJren zerrenda osatuko duten herritarrak:
- Jon Escuza
- Eneritz Alonso
- Marisa Urruela
- Javi Ramos
- Josu Arbaiza
- Estrella Alonso
- Andrea Menoyo
- Jesus Zubiaga
- Nuria Marques
- Pablo Alcalde
- Jugatx Alkate
- Jose Angel Egia
- Amador Abasolo
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte