EAJ izan da zerrendarik bozkatuena Okondon, 2023ko udal hauteskundeetan. Guztira, % 83,71 izan da parte hartzea, bozkatzera deituta zeuden 927 bizilagunetatik 776k eman baitute boza. Horietatik 381ek egin dute Eusko Alderdi Jeltzalearen alde, %50,13ak, hain zuzen.
Honenbestez, aurreko hauteskundeetako aldea handitu du EAJk Okondo Aurrerarekiko. 2019an 7 botoko aldearekin irabazi zuen EAJk. Aurten, ordea, 162ko aldea atera dio alderdi jeltzaleak talde independenteari.
Azken honek 219 bozka eskuratu ditu, EH Bilduk 140, PPk 7 eta PSE-EEk 3. Zinegotziei dagokionean, ondorengoak izan dira alderdika emaitzak: bost zinegotzi lortu ditu alderdi jeltzaleak, hiru Okondo Aurrerak eta bakarra EH Bilduk.
2019ko udal hauteskundeekin alderatuta, zinegotzi bat gehiago bat gehiago eskuratu du EAJk, EH Bilduren kaltetan.