JON ESCUZA (EAJ)

“Lau urte hauetan egindako lanaren emaitzak dira”

Jone Gartzia Gerra 2023ko mai. 29a, 00:45

Jon Escuza izango da berriz ere Okondoko alkatea hurrengo lau urteetan. / Aiaraldea.eus

JON ESCUZA buru duen zerrenda izan da Okondoko bozkatuena, 381 botorekin. Bigarren indarra Okondo Aurrera izan da (219) eta EH Bildu (140) hirugarrena. Aurreko hauteskundeetan baino zinegotzi bat gehiago eskuratu du EAJk eta bat gutxiago EH Bilduk.

Lehenik eta behin, zorionak!

Eskerrik asko!

Nola jaso dituzue emaitzak?

Ondo, lasai. Nire kideei eta hemen daudenei esan diedan bezala, azkenean lau urte hauetan egindako lanaren emaitzak dira hauek. Lau urtero jartzen diguten amaierako azterketa da hau, eta hor ikusten da dena.

Emaitza hauek eskuan, zer balorazio egiten duzu?

Ni aurreko emaitzak hobetzearekin konformatzen nintzen, hobetu dira eta nahiko ondo, eta orain dagokiguna da jendeari erakustea hau ez dela amaitu. Indar berarekin jarraituko dugu, lan egiteko modu berarekin, konpromiso berdinarekin eta seriotasun berarekin. Bozketak diren azken azterketa honetan gugan jarri duten konfiantza horri erantzuna emango diogu.

Aurreko udal hauteskundeekin alderatuta, zinegotzi bat gehiago eskuratu duzue, EH Bilduren kaltetan. Nolakoa izango da udal gobernua datozen lau urteetan?

Oraindik emaitzak digeritzen ari gara. Guk eskuratu ditugun emaitzekin pozik gaude. Dena aztertu behar dugu hotzean. Datozen egunetan elkartuko gara eta garaipenaren euforia alde batera utzita aztertuko ditugu datuak. Ikusiko dugu zelan doan.

Amaitu baino lehen, zer mezu bidali nahi diezu okondarrei?

Gugan jarri duten konfiantza eskertzen diegu. Duela lau urte ere jarri zuten konfiantza hori eta gaur are pertsona gehiagok egin dute. Horrek esan nahi du ondo egin dugula lana. Eta gutxi gehiago, udalerriaren alde jarraituko dugu lanean, konpromiso berarekin, seriotasunarekin eta gardentasunarekin. Eta herrian nagoela jendeak behar duenerako. Gertuko pertsona naiz, Okondokoa betidanik eta behar dutenerako kalean aurkituko naute eta ez dezatela inolako zalantzarik izan edozertarako. Azkenean, guztion artean egiten dugu herria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide