Uztailaren 8an, larunbatean, ospatuko dute Okondoko txakolin eguna. Eguerdian egingo dute lehen txakolin dastatzea, hegaluzeaz eta hanburgesa txikiez lagunduta.
12:30etik aurrera haurrentzako tailerrak eta zirku jolasak egingo dituzte eta 13:00etan eguneko protagonistaren txanda izango da: brindisa egingo dute Dani Alavarez kazetariarekin, aurtengo ohorezko gonbidatua.
Ostean, 14:30ean, zozketa egingo dute eta Más de lo mismo musika taldea arduratuko da egitaraua ixteaz, igerilekuetan emango duen kontzertuarekin.
Ekimena Okondo Begira kultur elkarteak antolatu du Okondoko Udalaren, Vital Fundazioaren, Eusko Labelen eta Arabako Txakolinaren laguntzarekin. Bertan izango diren upategiak honakoak dira: Garate, Astobiza, Eukeni, Artomaña eta Txikubin.
