Sargoriaren kontra, txakolinarekin freskatu dira Okondon, Txakolin Jaiaren edizio berri batean. Eguerditik aurrera, eskualdeko Txikubin, Artomaña, Garate eta Astobiza txakolindegietako ardoak dastatzeko aukera izan dute Okondora bertaratu diren dozenaka lagunek.
Aurten Dani Alvarez kazetari eta aurkezlea izan da eguneko aitabitxia. Ardoak Hollywoodeko aktore eta zinemagileen artean modan daudela probestuz, Aiaraldeko txakolina bertako pelikuletara eramateko konpromisoa hartu du La Noche de... zinema saioko aurkezleak.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte