Korterraza Komedia film labur jaialdia egingo dute gaur Okondon

Jone Gartzia Gerra 2023ko uzt. 13a, 17:30

Korterrazaren emanaldi bat. / Korterraza Araba 2023

Komediazko zazpi film labur proiektatuko dituzte gaur 22:00etan Okondoko udal igerilekuetan 

Aurtengo Arabako Korterraza jaialdiak herrialdeko udalerri gehienak zeharkatuko ditu ekainaren 24tik irailaren 9ra bitartean. Guztira, 49 proiekzio egingo dituzte 42 herritan. Okondon, gainera, bi aldiz egongo da. Ekainaren 30ean bisitatu zuen herria lehen aldiz, Korterraza Txiki saioarekin. Gaur iluntzean berriz bueltatuko da baina, oraingoan, komedia saioarekin.

Korterraza Araba 2023ko programan Arabako udalerriek lau sekzioren artean aukeratu ahal izan dute: Korterraza Super Aukeraketa, Korterraza Komedia, Korterraza Txiki eta Korterraza Mix. Programaren barruan hainbat generoetako film laburrak proiektatzen dituzte aire zabalean.

Programa Aiaraldean hasi eta bukatuko da. Izan ere, Artziniegan estreinatu zen eta Amurrion amaituko da. Ekainaren 24an Korterraza Mix aukeraketa eraman zuten Artziniegara. Okondotik bi aldiz igaroko da eta Lantenon ere egingo du geldialdia: uztailaren 25ean, hain zuzen, Korterraza Komediarekin. Zita 22:00etan jarri dute eskola zaharretako jolastokian. Programaren azken geralekua Amurrio izango da, irailaren 9an haurrei zuzendutako Korterraza Txiki aukeraketa eramango baitute bertara.

Gaur, Okondon

Gaurko hitzordua 22:00etan jarri dute Okondoko udal igerilekuetan. Iragarri dute euria eginez gero emanaldia pilotalekura eramango dutela. Bost eta hogei minutu arteko iraupena duten zazpi film proiektatuko dituzte, adin eta gustu anitzetarakoak, baina barrea eragitekoak betiere.

Hauek dira Korterraza Komedia zikloaren barruan emango dituzten filmak:

  • Gas woman (5’, publiko guztientzako)
  • Tu tijera en mi oreja (12’, 7 urte)
  • Psicópatas de clase media (20’, 7 urte)
  • El parto (10’, 7 urte)
  • Fiona (8’, publiko guztientzako)
  • Plastic Killer (20’, 12 urte)
  • Los gemelos (10’, 7 urte)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide