Gaur goizeko bederatziak aldera emakume batek istripua izan du Okondoko hipika zentro batean. Antza, zaldia gainean erori zaio eta larrialdi zerbitzuek esku hartu behar izan dute.
Bi anbulantzia bertaratu dira tokira, baina azkenean Osakidetzako helikoptero batek eraman du zauritua Gurutzetako ospitalera.