Irabiengo Jaiak ospatzeari ekingo diote gaur

Aitor Aspuru Saez 2023ko urr. 6a, 12:05
Irabiengo Jaietan mozorro lehiaketa egingo dute bihar./ Aiaraldea

Gaur hasiko da egitaraua eta igandera arte ez da amaituko. Gastronomia,umeen ekintzak eta lehiaketak izango dira osagai nagusiak.

Irabien auzuneko jaiak gaur hasiko dira Okondon eta hiru eguneko ospakizunei egingo diete ongi etorria. Ostirala giroa berotzeko baliatuko dute adin anitzeko herritarrei ekintzak eskainita:

19:00 // Odoloste jana

20:00 // Txikientzako gau ekitaldia

21:00 // Mus Txapelketa. 20 euro bikoteka eta izena eman beharra dago Batzokian

Larunbatean goiz hasiko dute eguna, mendi ibilaldiarekin, eta gauera arte luzatuko da, mozorro lehiaketarekin eta musikarekin amaitzeko. Aintzat hartu beharra dago ekintza gastronomikoetan parte hartzeko epea urriaren 3an itxi zutela:

09:00 // Mendi ibilaldia. Izen-ematea irteera egin beharko da

11:00 // Paellak, Super Okondok emango du arroza eta ogia

12:30 // Meza eta mokadua

13:00 // Triki poteoa

14:00 // Paellen bazkaria

16:30 // Bingo

18:30 // Tute txapelketa

18:30 // Altxorraren bila jokoa, 8 urtetik beherako umeentzat

18:30 // Trukatzeko jolasa, 8 urtetik gorakoentzat

21:30 // Mozorro lehiaketa eta musika.

Azkenik, igandean ere egitarau zabala egongo da:

12:00 // Tortilla eta marmitako txapelketa. Super Okondok emango ditu patatak

13:30 // Sari banaketa

16:30 // Briska txapelketa. 10 euro balioko du izena emateak Batzokian

17:00 // Jolas afrikarrak era txapa tailerra

18:30 // Igel toka txapelketa

19:30 // Zozketa

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide