Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak pasa den asteko asteartean onartu zuen Ondare Higiezinen Zerga behin-behinean eguneratzea. Horrek eragina izango du lurzoruen eta hiri higiezin eta eraikinen balorazioan.
Izan ere, 2024an Okondon erroldatutako lurzoru eta eraikinek 58 milioi euro inguruko balorea izango dute, hau da, aurten baino 4.400.000 euro gehiago.
Foru arauak ezartzen du zortzi urtean behin berrikusi behar direla katastroko baloreak eta erabaki honekin Arabako Foru Aldundiak ekin dio egiteari.
Okondoko Udalak uste du Ondare Higiezin Zergaren igoera ez dela nabarituko gehiegi eta, euren aburuz, %0,3an garestituko da. Halaber, Jon Escuza alkateak gogoratu du hau ez dela izan tokiko erakundeak hartutako neurria, Arabako Foru Aldundiarena baizik.