Lau eta Erdiko Emakumeen Master Cup lehiaketak iragarri zuena bete zuen eta dozena erdi partida oso parekatu eskaini zituen txapelketak Okondoko frontoian.
Antolatzaileek goraipatu dute herrian sortutako giroa eta kirolarien kalitatea eta emaitza estuak: "Maila desberdinetako sei partida jokatu dira eta erdiak bi tantoren aldearekin baino gutxiagorekin amaitu dira".
Okondoko jardunaldiarekin ireki dute denboraldia eta asteburu honetan Gordexolan izango da hitzordua.
Emaitzak honako hauek izan ziren:
- Edurne Carretero 8 -Jone Merino 18
- Jaione Fernandez 18-Malena Mena 16
- Itxasne Lizarralde 18-Maria Crespo 17
- Amaia Zarrabeitia 8-Marta Gomez 18
- Arrate Bergara 22-Olatz Beitia 14
- Aizane Ibarrola 22-Leire Galeano 20
Argazkiak: Emakumeen Master Cup