Las mujeres eran luna liburua argitaratu berri du Idoia Sojok. Idazle okondoarrak ipuin eta eleberri ugari ditu idatzita, baina hau da publikoki plazaratu duen lehen nobela.
Modu horretan, beste urrats bat eman du bere literatura ibilbidean, 2022an Niko ipuina aurkeztu ondoren. Mr. Momo argitaletxearekin argitaratu zuen haurrentzako kontakizun hori, eta ilustrazioak egiteaz ere arduratu zen. Oraingoan, aldiz, Circulo Rojo argitaletxearekin autoekoiztu du eleberria.
Ameriketatik Muskizera bizitzera doan haur baten istorioa kontatzen du eleberriak. Idazlearen hitzetan, narrazio errealista plazaratu du, "kolonizazioaren krudeltasuna" duena ardatz.

Aurkezpena, datorren ostiralean Okondon
Liburua salgai dago jadanik liburu dendetan zein Internet bidez. Idazleak aurreratu du aurkezpenak egingo dituela Muskizen eta Bilbon. Baina, hori baino lehen, Okondon bertan aurkeztu nahi du. Datorren apirilaren 12an egingo du hori, 18:30ean Kultur etxean.