30 urte baino gutxiagoko bi gazte kontratatuko ditu Okondoko Udalak, herriko hiri-ingurunea, parkeak, lorategiak zein bideak mantendu eta hobetzeko.
Gazteetako batek lorezain funtzioa beteko du, eta besteak lorezain laguntzailearena.
Interesdunek apirilaren 19ra arte dute lan eskaintzetara aurkezteko epea.
Lorezainak erdi-mailako, goi-mailako edo batxilergoko prestakuntza-ziklo bat izan beharko du. Lorezain laguntzaileak, aldiz, nahikoa izango du oinarrizko lanbide heziketa, profesionaltasun-ziurtagiria edo DBHko gradua izatearekin.
Biek ala biek Lanbiden altan emanda egon beharko dute enplegu-eskatzaile gisa, eta Gazteen berme-sisteman ere egon behar dira.