Okondoko Udalak jakinarazi du 882.000 euro jasoko dituela premiazko zenbait lan egikaritzeko, Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bitartez.
Zehazki, 289.000 euro baliatuko dituzte herriko hainbat auzotan argiteria publikoaren sare orokorra jartzeko eta zabaltzeko, 513.000 euro Laburu landa-bidea egokitzeko eta konpontzeko, eta 80.000 euro udal erretiratuen zentroa birgaitzeko.
Jon Escuza alkateak oso modu positiboan baloratu du jasoko duten ekarpen ekonomikoa, baina ez dio uko egingo bestelako dirulaguntzak jasotzeari. Horiek aztertu ez ezik, proiektuen erredakzioari ere ekingo diote hurrengo hilabeteetan, obrak gauzatzeko.