Arabako Batzar Nagusiak Okondoko frontoian bilduko dira igandean. Saioa berezia izango da, Lur Jareen bilkura izango baita. Batzar mota horiek bi aldiz egiten dira urtero Gasteiztik kanpo, maiatzako eta azaroko azken igandeetan, hain zuzen.
Bilerak protokoloa jarraituko du eta horretarako atonduko da pilotalekua. Halaber, segizioa ere egongo da, Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusiarekin eta minoiekin, besteak beste, galako jantziak soinean.
Presidentetza Irma Basterra aiaraldearrak hartuko du eta eztabaidak ikusteko aukeraz gain, bi kirol jarduera eskainiko ditu hitzorduak. Alde batetik, Arabako Batzar Nagusien XXI. Lasterketa. 5,5 kilometroko ibilbidea izango du eta gaur amaituko da bertan izena emateko epea.
Bestetik, Euskal Herriko aizkolarien txapelketako finalerdiak egongo dira jokoan eta ETBn emitituko dituzte.