Gaur goizean istripua gertatu da A-3641 errepidean, Okondoko udalerriaren barruan. Zehazki, txirrindulari bat erori da. Ertzaintzak adierazi duenez, litekeena da bihotzekoa pairatu izana.
Tokira bertaratu dira larrialdi zerbitzuak. Ertzaintzak ordu eta erdiz bideratu du trafikoa eta anbulantziek ere esku hartu dute, baina azkenean helikoptero batek garraiatu du kirolaria Gurutzetako ospitalera.
Aiaraldea Komunikabideak jakin izan duenez, txirrindularia ospitalean zendu da, zoritxarrez.