Abuztuan ospatu zituzten Okondoko jaiak. Hain zuzen ere, abuztuaren 8an eta 9an sanromanak, eta abuztuaren 18tik 25era sanbartolomeak. Eneritz Alonso Okondoko Udaleko zinegotziak balorazio positiboa egin, eta kuadrillen lana nabarmenud du: “Jaiak oso ondo joan dira, jai herrikoaik dira, eta ia 3 egun igarotzen ditugu kalean goizetik gauera, lehiaketa gastronomikoekin hasi eta kontzertuetara heldu arte. Ume, gazte zein heldu. Gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari den kuadrillen elkarlanari esker, Udalak ekitaldiak banatu eta antolatu ahal izan ditu, guztiok gozatzeko aukera izan dezagun”.
Parte hartzeari dagokionez, zinegotziak adierazi du jende gehiago ikusten dela urterik urtera, eta hori lehiaketa gastronomikoetan nabaritzen dela gehienbat. Hamaika ekintza prestatu zituzten abuztuan jaietaz gozatzeko, baina beti dago baten bat gustukoena dena.
“Adin eta gustu guztietarako jarduerak daudenez, zaila da bat bakarrik aipatzea, baina nik uste dut mozorratzeko momentua ilusioz itxaroten duela herri osoak, egindako lana ikusteko, baita lehiaketa gastronomikoak ere. Plazera da plaza hain beteta ikustea”, azaldu du Alonsok.
Eta azpimarratzekoa, nola ez, “gero eta protagonismo eta parte-hartze handiagoa hartzen ari diren koadrilak. Plazara begiratzea eta bere bereizgarriekin ikustea atsegina da, kamisetak (kuadrilla bakoitzak kolore batekoa du) eta euren arteko giro ona ikustea”.
Dena prest Irabieneko jaietarako
Heltzear dira Okondoko Irabien auzuneko jaiak. Urriaren 4-5-6ko asteburuan izango dira, eta dena prest dute dagoeneko. Zinegotziak aurreratu duenez, “Paellak, tortilla, marmitakoa, txikienentzako jolasak, igela, mozorroak, odolostea, bingoa... egongo dira. guztiok egiten ditugun festak, guztiok gozatzeko”.
“Lagunarteko jaiak” direla adierazi du, eta “guztiok jartzen dugu gure aldetik jaiak antolatzeko eta dena ondo ateratzeko”. Desio bat baino ez, “eguraldia lagun izatea”.