Urtero bezala, euskara ikasten dabiltzan okondoarrek aukera izango dute ikastaroen kostua finantzatzeko dirulaguntza eskatzeko, Udalean bertan. 2023ko urritik aurtengo irailera bitartean eginiko ikastaroak lagunduko ditu tokiko erakundeak diruz, eta larunbat honetan (azaroak 30) amaituko da eskaerak egiteko epea.
Horretarako, ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte interesdunek udaletxean bertan edo Internet bidez:
- Eskabide-inprimakia eskatutako datu guztiekin.
- Eskatzailearen Nortasun Agiriaren fotokopia.
- Euskaltegiaren egiaztagiria, ikastaro bakoitzari buruz gutxienez segidako informazioarekin: hasiera data, bukaera data, hartutako eskola-orduak eta asistentziaren ehunekoa.
Horrez gain, langabetuek beste ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak emandakoa, ikastaroa egin bitartean lanik izan ez dutela ziurtatzeko.
Geroz eta jende gehiago da euskaraz hitz egiteko gai
Eustatek bildutako datuen arabera, okondoarren %38,45 da euskaraz komunikatzeko gai, %39ak jaso du hizkuntza etxean eta %49ak ikasi du D ereduan. Bilakaera handia egon da hamarkadaz hamarkada, beheko grafiko honetan ikusi daitekeenez: