Okondoko Udalak zabaldu du Kultura Etxeko teilatuan zegoen fibrozementua kendu duela jadanik. Gai horrek amiantoa dauka eta, ondorioz, arriskuak sortzen ditu osasunean.
Lan horiek egikaritzeko zenbait dirulaguntza jaso ditu tokiko erakundeak, Eusko Jaurlaritzako EREIN 2024 programaren bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren partetik eta Arabako Foru Aldundiaren 2022-23 Foru Planaren bitartez.
Tokiko erakundeak azpimarratu du Kultura etxea zela amiantoa zuen udalerriko eraikin publiko bakarra, eta gogoratu du ekonomia zirkular baterako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko 7/2022 Legeak fibrozementua kentzera behartzen dituela udalak. 2028rako material hori kendu egin behar denez eraikin publikoetatik, Udalak bukatutzat ematen du aipatutako legearen betebeharra.