Erakusleihoen lehiaketako sari banaketa Aiaraldeko tokiko merkataritzaren jaia bilakatu da

Aitor Aspuru Saez 2024ko abe. 19a, 14:28

Atzo banatu zituzten eskualdeko erakusleihoen sariak Okondon eta negozio ugariren lana aitortzeko balio izan zuen ekitaldiak.

Okondoko Kultura etxearen eraberritze lanen inaugurazio ez ofiziala egin zuten atzo eskualdeko herri arabarren erakusleiho sari banaketan.

Euskararen erabilera, sormena edota tokikotasuna aitortu zuten merkataritza elkarteek eta negozio batzuek garaikur bat baino gehiago jaso zuten udal eta foru ordezkarien eskuetatik: Lur Natur Dendak, Burutxaga Harategiak, Encina Jatetxeak...

Honako hauek izan ziren sarituak:

Aiarako XI. Erakusleiho Lehiaketa: 

1. saria: Aldama arraindegia
2. saria: Burutxaga harategia
3. saria: La Encina Jatetxea

  • Okondoko erakusleiho onena: Farmacia Okondo
  • Aiarako erakusleiho onena: Antojo Jatetxea
  • Erakusleiho deigarriena: Lur Natur Denda
Arabako Kuadrillen arteko sariak

1. saria: Metayer Studio
2. saria: Lur Natur Denda

  • Erakusleiho Birtual onena: Nina Life Styling
Laudioko sarituak: XXXI. Lehiaketa

Sari teknikoak:
1. saria: Aldama Arraindegia
2. saria: Lur Natur Denda
3. saria: Tapiceria Juan
4. saria: Perfumeria Irusta
5. saria: Trenpea

  • Amateur Saria: Nina Life Styling
  • Erakusleiho Nobel Saria: Kukuma
  • Sari herrikoia: Jana Ileapaindegia
  • Euskararen Integrazioaren Saria: Perfumeria Irusta
Amurrioko Sariak: XI. Lehiaketa

Sari teknikoak:
1. sari teknikoa: Burutxaga Harategia
2. sari teknikoa: Hit Denda
3. sari teknikoa eta Amateur Saria: Arberas burdindegia

  • Bigarren sari amateurra: Desberdin Estilista Ileapaindegia

1. sari herrikoia: Selene Frutadenda
2. sari herrikoia: Lur Natur Denda
3. sari herrikoia: Entre 3 ileapaindegia

  • Euskararen integrazioaren saria: Lur Natur Denda

Artziniegako sarituak: XI. Lehiaketa
1. Saria: La Encina jatetxea
2. Saria: Casa Taida

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide