Okondoko Udalak onartu zuen abenduko udalbatzan ingurumenari lotutako hobariak ezartzea Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergan. Asmoa de CO2 isurketarik eragiten ez dituzten autoen erabilera sustatzea neurri fiskalen bitartez.
Hori dela eta, CO2 isurketarik eragiten ez dutenek eta teknologia elektrikoa baliatzen duten ibilgailuek %60ko hobariak izango dituzte. Sailkapen horretan sartzen dira bateriakoak, autonomia luzatukoak eta entxufeko hibridoak.
Horrez gain, %40ko hobariak jasoko dituzte ECO etiketadun ibilgailuak. Hau da, 40 kilometro baino gutxiagoko hibridoak -entxufatu daitezkeenak-, gas naturala edo gas likidotua erabiltzen dutenak.
Horri guztiari erantsi behar zaio kide ugariko familiei %10eko hobaria gehituko diela Udalak, bai kasu batean zein bestean.
Abantaila hauek lau urte iraungo dute ibilgailua matrikulatu zenetik eta jabeek abiatu beharko dute eskaera Udalean.