San Sebastian eguna ospatuko dute Okondon. Gaur eguerdian haren omenezko meza egin duten arren, larunbatean bilduko da egitarau nagusia.
Goizetik eta arratsaldera arteko ekintzak prestatu dituzte.11:00etan emango diote hasiera ospakizunari, musika animazioarekin; 12:30ean egingo dute meza, Otaola auzoko baselizan eta, horren ostean, hirugihar jana prestatuko dute bertaratzen direnentzat.
17:00etan ekingo diote ospakizunari izaera berezia ematen dion ohiturari: zuhaitz bat moztu eta herrigunera jaitsiko dute, bidean hainbat geldialdi eginez. Ibilaldia egingo dute zuhaitzarekin herritik tabernaz-taberna, eta ondoren zati txikiagoetan moztuko dute. Herritarrek nahi beste zati eraman ahalko dituzte, neguko sua elikatu ahal izateko.