Eguraldi makurrari festa giroarekin egin diote aurre Otaola auzoko San Sebastian jaian

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko urtarrilaren 26a

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

San Sebastian jaia ospatu zuten larunbatean Okondoko Otaola auzoan. Ekaitzak eta kazkabarrak ez zuten auzokideen festa giroa galarazi, eta urteroko tradizioari eutsi zioten.

Asteleheneko San Sebastian eguneko ospakizunari segida eman zioten atzo Okondoko Otaola auzoan. Dozenaka lagun bildu ziren goizean goizetik baselizaren inguruan erromeriaz gozatzeko. Eguraldi makurrak ez zuen okondoarren festa gogoa galarazi, eta urteroko tradizioei eutsi zieten.

Ohikoan bezala eukalipto bat moztu zuten baselizako erromeria amaitzerakoan. Moztutako zuhaitza arrastaka eraman zuten herrigunera eta tabernaz taberna adaxkak banatu zituzten.

Pintaketak ermitan

Larunbateko ospakizunaren bezperan EAJren Udal Gobernuaren aurkako pintaketa egin zuten Otaola auzoko baselizaren fatxadan. Alderdi jeltzaleak ekintza gogor kritikatu, eta "gaitzespenik irmoena" erakutsi du. Plazaratutako oharrean horrelako ekintzek udalerriko "bizikidetza oztopatzea eta degradatzea" helburu dutela salatu du Okondoko EAJk. Horrenbestez, herriko ondareari egindako kalte materiala ere salatu dute jeltzaleek.

"Tamalgarria da batzeko eta ospatzeko lekuak eta uneak erabiltzea mezu iraingarriak eta akusatzaileak igortzeko, inolako irizpiderik gabe eta herritar guztien ondarea eta sentimendua errespetatu gabe. Ekintza horiek zatiketa eragiteaz gain, gastu erantsia dakarkie udal-kutxei, eta zaildu egiten dute baliabide publikoak behar bezala kudeatzea, guztion onerako", jaso dute zabaldutako oharrean. Era berean, "Okondoko ongizatearen alde zintzotasunez eta konpromisoz lan egiten jarraitzeko asmoa" adierazi du Udal Gobernuak.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide