Okondoko Udalak jakinarazi du martxoaren 23an izango dela herriko nekazal azoka eta, aldi berean, ekoizleek parte hartzeko oinarriak ere argitaratu dituzte.
Lehen sektoreko nekazariek eta artisauek otsailaren 24tik martxoaren 7ra arte izango dute tartea eskaera aurkezteko. Herritarren arreta zerbitzuan egin dezakete zuzenean edo inprimakia udal webgunetik deskargatu eta aokondo.sac@ayto.araba.eus helbidera bidali dezakete.
Baimena eskuratzen dutenek 2x1 metroko mahaia izango dute euren produktuak erakusteko eta legeak jasotzen dituen higiene eta osasun baldintzak bete beharko dituzte. Bestalde, baimena lortu duen norbaitek kale egiten badu, justifikatu beharko du. Bestela, ez dute hurrengo urteko edizioan onartuko.
Herriko hiru elkartek ere aukera izango dute txosna jartzeko eta taloak egiteko tokia ere egongo da.
Arau eta baldintza guztiak hemen irakur daitezke.